Halako joera dago metodologiaren formula magikoen bila, denok berdin jokatu beharko/ahalko bagenu bezala. Adibidez, oso gutxi entzuten ari naiz galderetan oinarritutako ikaskuntzari buruz, ikasleei galderak ematetik ikasleek euren galderak egitera iristeko ikas-prozesua, hitz gutxitan esatearren. Hala ere, PBLak oso ondo koadratzen du ikaskuntza teknikoan, Lanbide Heziketan, ingenieritzan eta halakoetan, batez ere prozeduren ikaskuntzak pisu handia duen ikaskuntza-prozesuetan.
PBLa XIX. me
"sistema didáctico que requiere que los estudiantes se involucren de forma activa en su propio aprendizaje hasta el punto de definir un escenario de formación autodirigida" (19. or.)
Prozedura halako zerbait izango da:
- Ikasleei problema bat proposatzen zaie
- Ikas-beharrak identifikatzen dira, zer jakin behar den problema ebazteko: terminologia, prozedurak, kontzeptuak...
- Informazioa eskuratzen da: irakaslearen laguntzaz, materialen bitartez, bibliografiaren laguntzaz...
- Problema ebazten da edo problema berriak identifikatzen dira eta berriz hasten da prozesua
PBL metodologiaz gehiago jakiteko, liburu hau baliagarria da. Argia da eta batez ere PBLn sartu nahi duenarentzat gida arina da, marko teorikoa pixka bat aurkezten du eta tresnak eskaintzen ditu prozedura diseinatzeko eta lana ebaluatzeko. Ondo, beraz, lan txukuna:
Escribano, Alicia, Del Valle, Ángela (koord.) El aprendizaje basado en Problemas. Una propuesta metodológica en Educación Superior. Madrid: Narcea
0 iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada