http://zibereskola.blogspot.com/2009/05/debilidades-del-modelo-madurez-tic.html
Egia da marko bat beharrezkoa dela ikastetxeak gidatzeko, orain arteko ekimenak "solte" samarrak izan baitira orokorrean, irakasle motibatuenek aurrera eramandako ekimen onak, kalitatezkoak, baina ez hainbeste ikastetxe gisa koherentziaz eta modu integratuan mamitutako esperientziak. Horixe bilatzen du, besteak beste, IKTen Heldutasun Ereduak. Hala ere, ikuspegi pedagogikoa, heldutasun pedagogikoa, objektibizatzen zaila denez, galdu egiten da adierazleen artean. Erraza da jakitea urruneko backup kopiarik egiten den, baina askoz zailagoa da arbel elektronikoaren erabilera balio erantsia den ikaskuntza prozesuan ala pantaila zuri garesti bat baino ez.
Ba IKTen heldutasun teknologikoa eta pedagogikoa ebaluatzea interesatzen bazaizue, hona liburu ezinbesteko bat:
Barberà, E., Mauri, T., Onrubia, J. (koord.) (2008). Cómo valorar la calidad de la enseñanza basada en las TIC. Pautas e instrumentos de análisis. Bartzelona: Graó Argitaletxea
Adierazleak, irizpideak eta gidak ditu, dauden daudenean erabiltzeko edo nork bere kasura egokitzeko. IKTen irakaskuntza ebaluatu nahi baduzue, ezer prestatzen hasi baino lehen begiradatxo bat emaiozue, lana aurreztuko dizue eta ebaluazio sistema sendoagoa eraikitzen lagunduko dizue.
0 iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada