Liburu hau bilduma bat da berez, EHUk udako ikastaroetan 2004. urtean gai honi buruz egin ziren aurkezpenen bilduma. Hizkuntzen irakaskuntzaren oinarri teorikoaren birpasarako oso baliagarria iruditu zait, baita, bide batez, eskoletan etorkinekin egiten dituzten hizkuntza proposamenen berri izateko ere.
Hauxe erreferentzia:
Lasagabaster, D., Sierra, J.M. (argit.)(2005). Multilingüismo, competencia lingüística y nuevas tecnologías. Bartzelona: ICE
Halakoak bildu dira bertan:
- Hizkuntzaren irakaskuntzak kultur kontzientzia kritikoa garatu behar du (critical cultural awareness) hiztunak euren eguneroko mundutik beste kultura batzuetara hurbiltzeko, analitikoki eta kritikoki hausnartu eta bere ondorioak atera ditzan.
- Cummins-en eredua ekartzen du gogora eta aldamiajearen ideiari lotuta aurkezten du Elizabeth Coelho-k bere atalean. Horrela, jarduerak ardatz baten arabera antolatzen ditu, zeinetan bi continuum dauden: kognitiboki eskakizun baxukoak-altukoak eta testuinguru edo aldamio sendokoak-eskasekoak. Horrela, proposatzen du kognitiboki eskakizun baxuko jarduera aldamiatuetatik aldamio gutxiko eta kognitiboki eskakizun handia duten jardueretara pasatzea, ikas-prozesuan zehar. Horren araberako adibideak eskaintzen ditu taula batean antolaturik, Lehen Hezkuntzan aplikatzeko batez ere baina ideia batzuk har ditzakegu.
- Cummins-ek berak bi atal ditu liburu honetan, batez ere bere programa e-Lecture aurkezteko (nire ustez, ezer berririk ez, aplikatu ohi dugun metodologian oinarriturik) eta batez ere azpimarratzen du identitatean inbertitu behar dela, norbere hiztun identitatetik abiatu eta ikasten ari den hizkuntzan ere identitatea eraiki, batzuetan norberaren ama-hizkuntzan arituz eta progresiboki ama-hizkuntza gutxiago erabiliz.
Errepaso azkar bat eman nahi badiozue teoriari, oso egokia da liburu hau, laburra eta arina.
0 iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada