Orain CREANOVA Europako Proiektuan hasi naizelarik, sormenaren inguruko alderdi teorikoak gainbegiratzen jarri naiz. Izan ere, proiektu honetan EHUko gure taldeak aztertu behar du zein ikaskuntza-bidek sustatzen duen berrikuntza LHn eta zein den sormenaren garrantzia berrikuntza horretan (hitz gutxitan esatearren).
Bizitzaren kasualitateak: duela hilabete batzuk erosi nuen eskuliburu hau, beno, nituen, bi ale baitira:
de la Torre, S., Violant, V. (coord.) (2006). Comprender y evaluar la creatividad. Un recurso para mejorar la calidad de la enseñanza. Malaga: Aljibe.
Hainbat autorek idatzitako artikuluen bilduma da, eta koordinatzaileek dezente idatzi badute ere, nahiko anitza da edukia. Hona adibide batzuk:
- Gervilla, A.: Creatividad y actividad profesional
- Claro, F.: Descubrimientos y creatividad científica
- Ferreiro, R.: El papel del grupo en la creatividad
- Albarrán, H.: Liderazgo creativo
Beste asko daude eta ikuspegi orokorra eta zabala izateko oso baliagarria dela iruditzen zait. Zabalduko ditut bertatik ateratzen ditudan ideia batzuk nire ikuspegitik berreraikirik.
0 iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada