2009/01/10

Poesia, jakinduria iturri

Askotan, zientzian mugitzeko ikerketak edo, gehienez ere, saiakerak irakurtzen ditugu. Poesia gehiago irakurriko bagenu, irudimen handiagoa izango genuke arazo zientifikoei erantzuteko.

Sarrionandiak aspaldi argitaratu zuen liburu hau eta bereak denak dira onak baina hau bereziki gustatu zitzaidan. Mundu osoko poesiaren bilduma ederra da. Lehen argitaraldia 1983koa da, bigarrena 1995koa eta esku artean dudana 2006ko ale berri-berri bat da.

Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak. (Poesia, itzulpena). Iruñea: Pamiela

Maisu, zalantzarik gabe. Zaila bat aukeratzen baina hau jarriko dut hemen (beste batzuk ixiltasunean baititut gorderik):

HORMA ZATI BAT
HORMA zati bat falta da ene bizitzaren iparraldean,
Ni hutsune horri atxikirik borrokatzen naiz,
Ustekabeari,
Etengabe borrokatzen naiz ene ahuldade guziaz.
Harria epel dagoenean ere
Nik ez dut berreraiki nahi,
Nik sortu egin nahi dut.

Nik konprenitu dut ezin dela harrian norbere burua aurkitu.

Ezin hobeto adierazi. Mila esker, Joseba, Christine Billard-en poema maisuki itzultzeagatik.

Eta, bide batez, Castillo Suarezen beste hau oparituko diot neuk Sarriri ausardiz:

Esperantza bezain mingarria da
helbiderik gabeko amodioa

C. Suarez (2004). Spam poemak. Donostia: Elkar