1. Ikaragarria iruditzen zait zein erraz barneratzen den bideojokoetako konplexutasuna, bai edukiena, bai mandoen erabilera oharkabea. Bideojokoek ikaskuntza printzipio oinarrizkoenetara jotzen dute eta orokorrean planteamendu konduktistak badituzte ere, itsua izan behar da ez ikusteko ikaskuntza-diseinu onak daudela azpian. Harrigarriena: bideojokoak diseinatzen dituztenen artean ez dituzu pedagogoak ikusiko...
2. Uda honetan, lehenago nuen wii-a osatzeko aukera izan dut wii-board (wii-fit izenez ezagunagoa) eta mp4 bat erosi ordez psp-a erostea erabaki dut. Horrela, bi jokamolderekin esperimentatzeko-gozatzeko aukera dut orain: interfaze eraginkorra bata eta mugatua, teklatu xumean oinarritua bestea. Bi jokatzeko modu hauek aplikazioak izan ditzakete ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan. Pedagogo eta psikopedagogook bitartekoak bagenitu bideojoko onak garatzeko gure katalogoetako konpetentziak lantzeko...
Edonola ere, garbi daukat ikasitakoaren transferentzia gako dela bideojokoen erabilera pedagogikoan.
Gomendagarria da liburu hauxe irakurtzea edo gain-begiratzea behintzat, duela urte pare bat eskuratu nuena:
Gee, James Paul (2004). Lo que nos enseñan los videojuegos sobre el aprendizaje y el alfabetismo. Malaga: Aljibe (aulae bilduma)
edo jatorrizko bertsioan:
Gee, James Paul (2003). What video games have to teach us about learning and literacy. New York: Palgrave Macmillan
Edukiak irakurrita, segur aski erakargarriago egingo zaizue:
1. Introducción: 36 formas de aprender un videojuego
2. Ámbitos semióticos: ¿Es una "pérdida de tiempo" jugar con los videojuegos?
3. Aprendizaje e identidad: ¿Qué significa una semielfa?
4. Significado situado y aprendizaje: ¿Qué debe hacer tras haber destruido la conspiración global?
5. Decir y hacer: ¿Por qué Lara Croft no obedece al profesor Von Croy?
6. Modelos culturales: ¿Quiere ser el Sonic azul o el Sonic oscuro?
7. La mente social: ¿Cómo se recupera el cadáver después de haber muerto?
8. Conclusión: ¿Engañados o no?
On egin!
0 iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada