2007/08/31

Hernández Pina eta beste (2005). Aprendizaje, competencias y rendimiento en Educación Superior

Orain arte unibertsitateko gaitasunen inguruan irakurri dudan libururik egokiena iruditzen zait. Zergatik? Ba kontzeptu garrantzitsuenak oso argi daudelako azalduta baina aldi berean, asko sakontzen duelako gaitasunen inguruan egin diren ikerketetan.

Hiru eredu azaltzen ditu: SAL, 3P eta SOLO
  • SAL eredua (Student Approaches Learning): ildo hau Marton eta Saljö-k zabaldu zuten 1976an eta eredu honen garapenaren tesi nagusia da ikasleak bi ikusmolde nagusi izan ditzakeela zereginei aurre egitean: azaleko ikusmoldea edo ikusmolde sakona. Eredu hau oso zabaldua da unibertsitate irakaskuntza literaturan besteak beste oso argigarria eta xumea delako, ulerterraza (laburpen taula 17. or.). Eredu honetan oinarritu dira ondorengo biak:
  • Irakaskuntza-ikaskuntzako 3P eredua (Biggs, 1993): Iragarpena (Presagio), Prozesua eta Produktua. Ikasleak testuingurua atzematen duen moduaren arabera eta bere helburuen, motibazioaren, sentipenen arabera ekiten die zereginei (ikusmolde azalekoa edo sakona); hauek dira prozesuko eragileak. Produktua lortutako emaitzak dira: arrakasta, efikazia... Adierazle hauek hartu behar dira kontuan sistema ondo dabilen ikusteko eta ebaluazioa egiteko. Liburu honetan argitzen da nola bultzatu diseinu pedagogikoaren bitartez ikasleek ikusmolde sakona hartzea
  • SOLO taxonomia (Structured of the Observed Learning Outcomes) (Biggs, Collins, 1982). Taxonomia honek ahalbidetzen du zeregin baten emaitza sailkatzea eta ebaluatzea bere egituraketaren arabera. Taxonomia honen oinarria da ikaslearen gaitasun ezatik gaitasunerako bidean ikasleek zereginen osagaiak konprexutasun gorakorrean: aurre-egituraketa maila, egituraketa bakarreko maila, egituraketa anitzeko maila, erlazionala eta abstrakzio zabaldukoa.
Esan daiteke, laburki esatearren, liburu honetan Goi Mailako Hezkuntzako gaitasunen gako nagusiak daudela, baita ikerketa-ildo nagusiak ere. Azaleko irakurketa eginda, gaitasunen definizioa eta justifikazioa ulertzen laguntzen du eta irakurketa sakonagoa eginda, irakaskuntza ikertzaileontzat laguntza handia da egiten duen sintesi bikainagatik.

Ideia bat egiteko, 135 orrialde baino ez ditu baina denbora eskatu dit irakurtzeak etengabe hausnarketara bultzatu nauelako.

2007/08/28

Abrahamson, E., Freedman, D.H. (2007). Elogio del desorden

Bai, badakit, ez da libururik zientifikoena, beste batzuk ditut iladan honen aurretik, baina ezin tentazioari eutsi!

Hauxe duzue izenburu osoa:

"Elogio del desorden: armarios atiborrados, despachos desordenados y planes improvisados pueden hacer del mundo un lugar mejor". Bartzelona: Gestión 2000

Liburu hau nolabait kontraproposamen bat da Estatu Batuetan zabaltzen ari den negozio baten aurrean: organizatzaile profesionalak. Elkartearen izenak grazia egingo dizue: NAPO :D

Bi aipamen soilik. Lehenengoa, jakina, Einstein-ena: "si un escritorio desordenado y repleto de cosas es una señal de una mente desordenada, entonces, ¿de qué es señal un escritorio vacio?"

Eta bigarrena, nire lankide batzuei dedikatzen diet:
"En particular, el mundo académico es un paraíso sin restricciones donde imperan los despachos desordenados, hasta tal punto que muchas veces las facultades de las universidades se comportan como si les hubieran dicho que su reputación crecerá en proporción directa a la altura de los libros que acumulan en sus escritorios. Un despacho de un profesor de la Universidad de Columbia tenía tal magnitud de papeles y torres de libros que al final la facultad le asignó una segunda oficina de modo que los estudiantes pudiesen reunirse con él en la segunda, mucho más cómoda y segura"

Gutxi gorabehera, beren tesia da ordenatzen denbora gehiegi ematen dugula, gero gauzak ordenatuta edukitzeak dakarren denbora aurreztea baino denbora gehiago, eta gainera, azkenean gauza baten bila zabiltzanean topatzen duzuna askoz interesgarriagoa izan daiteke bilatzen ari zinena baino, ez al da hala?

Ba bai, nire bulegoa ez dago batere ordenatua, ordenatua badut ezin ditudalako eskura izan benetan eskuragarri izan nahi ditudan materialak. Gainera, bospasei proiektu aldi berean ditut zabalik, beraz, ezin ezer armairuan gorde!

Hauxe duzue nire etxeko bulegoa, eta beste horrenbeste daukat fakultatean!


nire bulegoa

2007/08/26

Andy Hargreaves-en Enseñar en la Sociedad del Conocimiento

Liburu honekin hastea ez da inolaz ere kasualitate. Hargreaves-ek oso garbi jartzen ditu gizartean une honetan ditugun koxka nagusiak eta koxka horiek nola eragiten duten eta nola eragin beharko luketen hezkuntzan.

Hiru pasarte hautatu ditut liburuaren tesi nagusia ulertzeko (azpimarrak nireak dira):
  • McMunduaren ideia, Barber-ri (1995) hartua: "fuerzas económicas, tecnológicas y ecológicas sin freno que exigen uniformidad e intergración, y que hipnotizan a la gente de todas partes con música rápida, ordenadores rápidos y comida rápida -MTV, Macintosh o McDonald´s- presionando a las naciones hacia un único e homogéneo McMundo unido por las comunicaciones, la información, el entretenimiento y el comercio. (...) El McMundo es de hecho una especie de parque temático global donde se entregan rápidamente bienes y servicios estandarizados con posibilidad de escoger sólo algunos extras optativos (...) todo el mundo es igual siempre y cuando puedan permitirse el precio de admisión y se contenten con mirar y consumir"

  • Familiaren eta giza-harremanen egoera lan-munduaren aurrean, R. Reich-en aipamena (2001): "las más profundas ansiedades de esta era próspera tienen que ver con la erosión de nuestras familias, la fragmentación de nuestras comunidades y el desafío de mantener intacta nuestra integridad". Oatley-k dioen bezala, "el carácter se construye con emociones a largo plazo, tales como el amor o la lealtad, en vez de emociones a corto plazo de enamoramiento o alegría transitoria"

  • Eta, orain bai, hezkuntza: "En las escuelas secundarias que priorizan los resultados sobre las relaciones, demasiados adolescentes se encuentran cada vez más desmotivados para aprender y alienados de la sociedad del conocimiento"; "los docentes que enseñan más allá de la sociedad del conocimiento desarrollan no sólo el capital intelectual de sus estudiantes, sino también su capital social: la habilidad para formar redes, forjar relaciones, y contribuir, a la vez que extraer, a los recursos humanos de la comunidad y de la sociedad en general"
Nolabait esateko, hezkuntzaren erantzukizuna da gazteak jakintzaren ekonomiaren uholdearen aurrean nortasun sendoa eraikitzea. Oraindik kezkatuegi gaude ikaskuntza intelektualarekin eta erabat ahaztu zaigu emozioetan dagoela giltza. Ikasmina sustatzea, ikaskidetasuna, laguntasuna eta auto-estimua lantzea oso zaila da gaur egungo curriculum zatikatuekin.

Unibertsitatean, hiru hilabete ematen ditut ikasleekin astean bitan, nik eta beste bost edo sei irakaslek. Informazio-dosia eman eta pozik itzultzen gara bulegora, baina horrela, nola lagunduko diegu lanbidea maitatzen? Nola lagunduko diegu hazten, akademikoki, profesionalki eta pertsonalki?

Eta horrek beldur handiagoa ematen dit kontuan hartuta Hezkuntza titulazioetan nabilela. Nola lortuko dugu aldaketa soziala hurrengo belaunaldietara iristea?

Hautatu ditudan hiru aipamenak irakurrita, konturatzen naiz zein desbideratuta gabiltzan, teknifikazioa sustatzen ari gara gure lan-sistema ere hala delako. Irakasle-ikertzaile karrera gogortu egin da, lehiakorragotu, kezkatuegi gaude zenbat argitaratzen dugun, zenbat puntu ditugun... Lanean jo eta ke gabiltza departamentuz departamentu, lan-talde egonkorrik osatu ezinik. Ez zait iruditzen eredu ona garenik. Artikuluak eta artikuluak idatziko ditugu curriculumari buruz, hezkuntzari buruz... hutsalak, guk geuk aplikatzen ez baditugu.

Estandarrak, adierazleak... ondo da, joko horretan jolastuko gara, baina behar bezala jolastuko bagara gizatasuna eta hiritartasuna merezi duten lekuan jarriko ditugu. Zientzia bai, baina zientzia gizatiarra.