2007/08/25

Internet ondo dago, baina liburuaaakkk...

Senarraren ideia hartuta nire blog propioan idazten hasiko naiz. Ez dakit nora iritsiko den hau, baina gutxienez niretzat baliagarri izatea espero dut.

Liburuak oso maite ditut, ez nobelak eta halakoak, ikasteko liburuak baizik. Nire lan esparruko liburu bat irakurtzen dudanean emozionatu egiten naiz, urduritu, piztu, abentura nobela bat balitz bezala -edo segur aski gehiago. Buruan zurrunbiloka darabilkidan ideiak beste norbaitek zehaztasunez idatzita ikusteak izugarrizko poza ematen dit eta ez nuke ezergatik aldatuko.

Horregatik, emozio hori islatu nahian, blog honetan liburuetako ideiak jartzen hasiko naiz. Nora iritsiko naizen?... zaila da esaten. Ahal dudana egingo dut, eta batez ere, nahi dudana. Horretarako daude blogak, ezta?