Hiru eredu azaltzen ditu: SAL, 3P eta SOLO
- SAL eredua (Student Approaches Learning): ildo hau Marton eta Saljö-k zabaldu zuten 1976an eta eredu honen garapenaren tesi nagusia da ikasleak bi ikusmolde nagusi izan ditzakeela zereginei aurre egitean: azaleko ikusmoldea edo ikusmolde sakona. Eredu hau oso zabaldua da unibertsitate irakaskuntza literaturan besteak beste oso argigarria eta xumea delako, ulerterraza (laburpen taula 17. or.). Eredu honetan oinarritu dira ondorengo biak:
- Irakaskuntza-ikaskuntzako 3P eredua (Biggs, 1993): Iragarpena (Presagio), Prozesua eta Produktua. Ikasleak testuingurua atzematen duen moduaren arabera eta bere helburuen, motibazioaren, sentipenen arabera ekiten die zereginei (ikusmolde azalekoa edo sakona); hauek dira prozesuko eragileak. Produktua lortutako emaitzak dira: arrakasta, efikazia... Adierazle hauek hartu behar dira kontuan sistema ondo dabilen ikusteko eta ebaluazioa egiteko. Liburu honetan argitzen da nola bultzatu diseinu pedagogikoaren bitartez ikasleek ikusmolde sakona hartzea
- SOLO taxonomia (Structured of the Observed Learning Outcomes) (Biggs, Collins, 1982). Taxonomia honek ahalbidetzen du zeregin baten emaitza sailkatzea eta ebaluatzea bere egituraketaren arabera. Taxonomia honen oinarria da ikaslearen gaitasun ezatik gaitasunerako bidean ikasleek zereginen osagaiak konprexutasun gorakorrean: aurre-egituraketa maila, egituraketa bakarreko maila, egituraketa anitzeko maila, erlazionala eta abstrakzio zabaldukoa.
Ideia bat egiteko, 135 orrialde baino ez ditu baina denbora eskatu dit irakurtzeak etengabe hausnarketara bultzatu nauelako.
0 iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada